XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Done Jakue (Santiago) erromesez jantzita

(...) agintaria elizgizonen bat bazen.

Enfrentamendu-mota honek Europako beste alde batzutan oso ezaguna zen modalitatea ekarri zuen iakuetar bidera.

Hain zuzen, XI. mendeko merkataritzaren eta artisautzaren berpizkundeak, nekazal eta jaunen mundukoak ez ziren pertsonen ekonomi arrakasta bultzatu zuenak, beren ekonomi indarra pribilegio sozial eta juridiko bilakaraztera bultzatu zituen.

Badirudi errege batzuk, hala nola Alfontso I.a Borrokariak, bultzatu egin zituztela ekimen horiek.

Beste batzuk ez zuten halako politikan konprometitu nahi izan, baina ez zuten begi txarrez ikusi aurreramendu hori.

Ezinbestean, honek jaun feudalek beren pribilegioak galtzearen truke etorri behar zuen.

Ezpada eta jaun horiek ulertzen bazuten beren menpeko burgesen iharduerak nekazarienak beste onura zekarkiela.

Europar historiografiak jokamolde desberdinen kasuak eta ereduak jaso ditu.

Beren karguen arauera, erregio desberdinetan landaren eta hiriaren arteko harremanak artikulatuz joan ziren.

Batzutan, hau libertate irla gisa ageri zen itsaso feudalean.

Baina, oro har, irudi hau gaurregun erretorikoa iruditzen zaigu benetakoa baino areago.

Hiria inguruko ekonomi, giza eta gizarte-ahalbideen arauera garatzen zen.

Nekazal munduaren emaitza ezinbesteko edo, gutxienez, komenigarri gisa.